erreakzioak

"Beste manifestazio batera deitzeko denbora badago"

Erabakiari helegitea jartzeko denborarik ez dagoela gaineratu du.

2014ko urtarrilaren 10a
15:33
Entzun

Jone Goirizelaia abokatua arratsaldeko lehen orduan mintzatu da debekuaz, eta esan du gaur denbora dagoela oraindik beste manifestazio bat deitzeko. Velascoren erabakiak legeari iruzur egiten diola azaldu du, eta zehaztu du Konstituzioak ez duela jasotzen gaur epaileak hartu duen erabakia. Hala ere, horri helegitea aurkezteko denbora ez dagoela nabarmendu du.

Gorka Maneiro: "Demokraziarentzat albiste handia da debekua"

Gorka Maneiro UPDko parlamentariarentzat Velascok hartu duen erabakia zuzena eta justua da, eta demokraziarentzat albiste handia dela gaineratu du. Bere hitzetan mobilizazioaren helburua ez zen presoen eskubideak defendatzea, "nabarmen"; gaineratu du ETAko presoak goratu nahi zirela eta euren ibilbidea goratu". Ertzaintzari eskatu dio aginte judiziala betetzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.