Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak jakinarazi duenez, B motako meningokokoa atzeman diote hilaren 15ean Iruñeko Bideko Ama Ospitalean ingresatutako emakumezko bati. Gaiztea hobetze bidean da, mediku iturrien esanetan.
Bestalde, Zaintza Etengabeko Unitatean segitzen dute gaitzak jotako beste bi lagunek, 80 eta 14 urteko gaixoak. Medikuen hitzetan, gaixotasuna gainditu dute eta beste prozesu batzuengatik artatzen ari dira haiek.
Gobernuko iturriek adierazi dutenez, meningitisaren eragina neguan izan ohi dena da. Abendutik dozena bat lagun gaixotu dira gaitz horrek jota.
Osasuna
Beste meningitis kasu bat baieztatu dute Nafarroan
Hilaren 15ean Iruñeko Bideko Ama Ospitalean ingresatutako neska gazte bat da gaixoa. Hobetzen ari dela jakinarazi dute mediku iturriek. Beste bi gaixok ingresatuta segitzen dute, hobetze bidean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu