INDARKERIA

Beste pertsona bat atxilotu dute Zornotzako jipoiaren harira

Leioan gaur atxilotutakoarekin, dagoeneko 16 pertsona atxilo hartu dituzte kasuarekin lotuta. Horietako zortzi adin txikikoak dira. Jipoia jasan zuen gaztea oso larri dago oraindik ere ZIUan.

Atxilotuetako bat, joan den uztailaren 30ean. MIGUEL TOÑA / EFE
2021eko abuztuaren 31
18:37
Entzun

Dagoeneko hamasei pertsona atxilotu dituzte uztailaren 25ean Zornotzako (Bizkaia) parke batean gazte bat jipoitzea leporatuta. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 20 urteko gazte bat atxilotu dute Leioan (Bizkaia), eta asteazkenean kasua eramaten ari den Durangoko epaitegira eramango dute epaile baten aurretik igaro dadin. Atxilotuetatik zortzi adingabeak dira. Ikerketa zabalik dago oraindik.

Bien bitartean, jipoia jaso zuen 23 urteko gaztea ZIU zainketa intentsiboen unitatean dago oraindik ere, oso larri, garunaren bi aldeak baitauzka oso kaltetuta erasoaren ondorioz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.