Zaballako espetxe berrian hildako presoak bi badira dagoeneko. Salhaketa elkarteak gaur jakinarazi du orain bi aste 64 urteko bilbotar bat zendu zela; kartzelako erizaindegitik ospitalera eraman zuten, eta han hil zen. Atzo beste heriotza baten berri eman zuen elkarte berak; 30 urteko gipuzkoar bat zendu zen igandean.
Bi heriotza horiek "isilarazi" egin dituzte kartzelako arduradunek, Salhaketaren hitzetan. Elkarretaratzea egingo dute astelehenean, 12:00etan, Espainiako Gobernuak Gasteizen duen ordezkaritzaren aurrean.