Beste preso bat hil da Euskal Herrian; gaur, hain zuzen, Langraizen (Araba). Hilda aurkitu dute bere ziegan funtzionarioek, kontaketa egitera joan direlarik goizeko zortzietan. Ohean zegoen zerraldo. 46 urte zeuzkan presoak eta gizonezkoa zen (MT.M.N.). 2006eko ekainetik zegoen Langraizen.
Salhaketaren arabera, gaurkoarekin gutxienez hamahiru dira 2004ko abendutik Langraizen hil diren presoak.
Duela egun gutxi, berriz, preso ohi bat zendu zen, Basurtuko (Bizkaia) ospitalean. Honi osasun arazoengatik baldintzapeko askatasuna eman zioten Basauriko (Bizkaia) espetxean, eta egun gutxira zendu zen.
Salhaketak dio kartzeletako "baldintzak onak ez" direla, eta, "ondorioz, presoak hiltzen ari dira".
Espetxeak
Beste preso sozial bat hil da Langraizen
Ohean topatu dute hilda, gaur. Gutxienez hamahiru dira 2004ko abendutik Arabako espetxean hil diren presoak. Basauriko kartzelatik osasun arazoengatik irten berria zen preso bat hilaren 19an zendu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu