INDARKERIA MATXISTA

Beste sexu eraso bat ikertzen ari dira Iruñerrian

Foruzaingoak adierazi du «sanferminekin loturarik ez duen eraso bat» dela. Diario de Navarra-ren arabera, gizonezko bat atxilotu dute, eta aurki deklaratuko du epailearen aurrean.

Uztailaren 9ko sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea, Iruñean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Ion Orzaiz.
2022ko uztailaren 15a
16:31
Entzun

Sanferminetan jarritako salaketen eta atxilotutako pertsonen berri eman du Foruzaingoak gaur. Indarkeria matxistari dagokionez, uztailaren 9an Mendillorrin izandako sexu erasoa aipatu dute. Horrez gainera, baina, beste eraso bat ikertzen ari da Foruzaingoa: Iruñerriko herri batean gertatu zen erasoa, sanfermin egunetan. Hala ere, txosten polizialaren arabera, erasoa ez zen «festa giroan» gertatu, eta «ez du sanferminekin zerikusirik».

Horren inguruko informazio gehiago eman du Diario de Navarra-k. Berripaper horren arabera, Foruzaingoak gizonezko bat atxilotu du erasoarekin lotura duelakoan. Uneotan, epailearen aurrean deklaratzeko zain dago atxilotua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.