Presoak

Beste suizidio ahalegin bat Langraizen

Joan den ostegunean, martxoaren 23an, bere buruaz beste egiten saiatu zen preso bat Langraizko espetxean (Araba). Horrenbestez, bi suizidio ahalegin izan ziren kartzela horretan amaitu berri den martxoan. Salhaketak eman du horern guztiaren berri. Gertakari horien eragile Langraizko espetxean presoei ematen zaizkien tratu txarrak, eta, oro har, tratu txarrak errazten dituen makrokartzelen sistema dela salatu du. Martxoaren 14an suizidatzen ahalegindu zen presoaren amak semea espetxez alda dezatela eskatu du, Langraizen segituz gero "galtzeko" beldur delako.

2006ko apirilaren 3a
17:10
Entzun
Hilabetean bi presok egin dute beren burua hiltzeko saioa Langraizen. Azken suizidio saioa joan den ostegunean gertatu zela ziurtatu du Salhaketak: preso batek zainak ebakitzeko saioa egin zuela agetu dute, eta oraingoz ezin dutela beste daturik eman.

Martxoaren 14an, berriz, 31 urteko Oscar M.G.k egin zuen bere burua hiltzeko saioa. Gaur haren amak eman du semea pairatzen ari denaren berri, Salhaketako kideek lagunduta. Amak agertu duenez, duela bi urte eraman zuten Oscar M.G. Martuteneko espetxetik (Gipuzkoa) Langraizera. Han dagoenetik tratu txarrak askotan jaso dituela salatu du; besteak beste, hirutan jipoi handiak eman dizkiotela funtzionarioek. Amak salaketa jarri du jipoiketa horiek tarteko, baina semeak kentzeko eskatu izan dio, funtzionarioen mendekuaren beldur. Semea bere buruaz beste egitera funtzionarioen jarrera horrek eraman duela ziurtatu du amak.

Oscar M.G.K %67ko elbarritasuna du, pertsonalitate nahasmendua eta drogamenpekotasuna. Kartzelaz alda dezatela eskatu du amak, gainerakoan semea "galtzeko" beldur delako: "Hortik ateratzea nahi dut, azkenean hil egingo baitute edo suizidatu egingo da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.