Beste tren linea bat egingo dute, Renferen linea ondotik

2012ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Espainiako Sustapen Ministerioak sartu du 2024 arteko egitasmoen artean: Fuentes de Oñoron hasi (Espainian, Portugal ondoan) eta Iruneraino (Gipuzkoa), Renferen trenbidea egokituko du. Espainiako eta Hego Euskal Herriko trenbideen arazoa da ez dutela Europako trenbideen zabalera bera; horregatik, Lapurditik sartzen diren trenek ezin dute Irundik aurrera jarraitu, zabalagoak direlako. Europako trenbideen zabalera bera izateko prestatuko dute, beraz, Renferen trenbidea, AHTa ez delako aski izango salgaientzat. Gobernuak ez du zehaztu linea berria eraikiko duen edo egungoa egokituko duen. Donostia-Irun zatia berritu eta egokitzen hasteko 40 milioi euroko diru saila jarri du, nolanahi ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.