BesteBi elkarteak salatu du Bilboko Deustu auzoan etxegabe bat zendu dela

ainara arratibel gascon
2011ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Uztailaren erdialdera Bilbon etxerik gabeko pertsona bat hil zela jakinarazi du BesteBi plataformak. Elkarte horrek emandako datuen arabera, Deustu auzoko kutxa automatiko batean agertu zen hilda etxerik gabekoa. 40 eta 50 urte arteko emakume bat zen, eta hura ezagutzen zuen herritar batek eman zien gertatutakoaren berri.

Heriotza salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo, Bilbon. Hildako emakumeari ere omenaldia egin zioten. BesteBi plataformako kideek gogorarazi zuten krisiaren ondorioz gero eta gehiago direla kalean bizi diren pertsonak, eta horiek jasaten duten «babesik gabeko egoera» salatu zuten. Hala, neurriak hartzeko eskatu zieten erakundeei. Izan ere, ekaina hasieran beste etxerik gabeko bat zendu zen Bilbon. Hildakoak 37 urte zituen, eta Kataluniakoa zen sortzez. «Egoki funtzionatzen duen gizarte batek herritar guztiak babesteko gaitasuna izan behar du, batez ere ahul eta babesik gabe dauden pertsonak», nabarmendu zuten plataformako kideek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.