Alternatiben herria

Bestelako ereduak garatzeko unea

Alternatiben Herria osatu dute Bilbon. Egun osoan gizarte eragileen mahaiak, hitzaldiak eta mahai inguruak egongo dira. [YouTube]https://youtu.be/V5CkRx9Oo8o[/YouTube]

Berria
2015eko urriaren 24a
08:24
Entzun

"Aldaketarako masa kritikoa badago", adierazi dute Alternatiben Herriko antolatzaileek gaurko hasiera ekitaldian. Goizetik hurbildu da jendea Bilboko Areatzara. Antolatzaileek mezu baikorrak eman dituzte momentu oro, eta jendea parte hartzera animatzeaz gain, urtarrilaren 23an Alternatiben Herriak egingo duen batzar orokorrera joateko deia egin dute. "Aldaketa sozialaren aldeko mugimendu batean gaudela sinetsi behar dugu".

Euskal Herriko Eskubide Sozialaren Gutunak bultzatuta eta Paris COP21ren deiari erantzunez, Euskal Herriko ehun gizarte eragilek baino gehiagok hilabeteak daramatzate gaurko eguna prestatzen. Sei ardatz nagusi landu dituzte: besteak beste, ekonomia eredua, natura, bizitzaren iraunkortasuna, aniztasuna, ondare komuna eta demokrazia, burujabetza eta parte hartzea. Gai horiek guztiak lantzeko, hamaika ekitaldi antolatu dituzte gaur Bilboko Alde Zaharrean. Hurrengo helburua abenduan Parisen egingo den klima aldaketari buruzko goi bileran egungo sistema agerian uztea izango da. Iñigo Astiz etaAnder GartziaBERRIAko kazetariak zuzeneko jarraipena egiten ari dira Twitter bidez.

Mugimendu berriaren abiapuntua orain dela bi urte Baionan egin zen Alternatibaren Eguna izan zen. Alternatiben herri asko egin dira deialdi horri jarraituz, eta Alternatiben Itzuliak lotzen ditu guztiak. Itzuli hori ekainaren 5ean Donostiara heldu zen, eta ekainaren 6an Alternatiben Herrixka txiki bat egin zuten Bilbon, motorrak berotzeko.

Gaur ospatzen ari diren eguna Euskal Herri mailan egingo duten lehena izango da. Martxoan 31n ekin zioten egun handia antolatzeari. Batzarretan parte hartzeko eta proiektua aurrera ateratzeko eragileek eta norbanakoek egindako esfortzua eta hartutako konpromisoa azpimarratu dituzte antolatzaileek: «Oso prozesu aberatsa eta emankorra izaten ari da antolakuntza bera. Erantzun bikaina izan du. Ilusioa sortzen ari gara». Elkarrekin ekonomikoki bideragarriak diren planteamenduak bilatzen saiatu dira hilabeteotan, eta «jarduera aktibo eta parte hartzaileekin» osatu dute egitaraua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.