Martxoak 8. Emakumeen Eguna. Irudia. Bilbo
BESTELAKO MURRIZKETEN ESKEAN
Bihar, Emakumeen Egunean, kalera ateratzeko deia egin dute Bilboko Martxoaren 8a Koordinakundeko kideek. Krisiagatik egin diren murrizketak salatu dituzte. Horren aldean, bestelako murrizketa mota batzuk proposatu dituzte. Eliza katolikoari, segurtasun indarrei, Espainiako Errege Etxeari eta bankuei emandako dirua gutxitzeko eskatu dute, besteak beste. Donostian, borroka feminista aldarrikatzera eta krisiaren ondorio «matxistak» salatzera deitu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu