Politika

"Beti bezain ondo"

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak bere homologo katalan Jordi Turull jaso du Bilbon, egungo egoera politikoaren inguruan "ikuspuntuak banatzeko".

Jordi Turull eta Josu Erkoreka prentsaurrean, Bilbon. EUSKO JAURLARITZA
2017ko irailaren 1a
09:57
Entzun

Eusko Jaurlaritzako eta Kataluniako Gobernuko bozeramaile Josu Erkoreka eta Jordi Turull Euskadiko Artxibo Historikoan bildu dira gaur goizean, Bilbon. Erkorekak eskerrak eman dizkio Turulli "EAE bisitatzera eraman duen agenda politikoan harreman instituzional bat izateko prestutasunagatik". Bileran egungo egoera politikoa izan dute hizpide, eta Turullek Eusko Jaurlaritzarekin elkarlana "beti bezain ondo" mantentzeko konpromisoa adierazi du bileraren osteko prentsaurrekoan. Elkarlan hori sustatzeko asmoz, Turull EAJren urte politikoaren hasiera ekitaldian egongo da, Zarautzen.

Urriaren 1eko Kataluniako erreferendumaren harira, Turullek adierazi du Erreferendumerako Legea sinatzea berarentzat eta Junts pel Si-ko diputatuentzat "ohore bat" dela: "Ez dago arazorik ez legea, ez deialdiarako dekretua sinatzeko". Bozeramaileak adierazi du Kataluniako Gobernuak denbora "egokien" ikusten duen eran kudeatuko duela, "urriaren 1ean bozkatzeko".

Mossoen lana

Kataluniako gobernukideak katalanen gehiengoa mossoen aurkako "ospe-galtze kanpainarekin" harrituta dagoela azaldu du. Turullek dei egin die Bartzelona eta Cambrilseko atentatuak saihestu ziteztekeela iradokitzen dutenei "esateko ausardia izatera". Erkorekak gehitu du Eusko Jaurlaritzak "bene-benetan" babesten duela mossoek eginiko lana, abuztuko erasoetan izaniko "profesionaltasun eta jardunbide egokiagatik": "Nekez jardun zitekeen hobeto".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.