Gorka Betolaza Gasteizko presoa bisitatzera zihoazen hiru lagunek auto istripua izan zuten ostiralean. Caceresen dute preso Betolaza, eta Valladolid inguruan izan zuten istripua haren hurkoek. Errepidean zegoen oztopo bat saihesten saiatu ziren eta errepide bazterra jo zuten. Autoa erabat suntsitu zuen kolpeak. Alokairuzko auto bat hartuta, bidaia amaitzea eta atzo bisita egitea lortu zuten, halere, bidaiariek, ez baitzuten «kalte fisiko larririk».
Sakabanaketak aurten eragin duen bigarren auto istripua izan da.
Betolaza presoaren lagunek istripua izan dute Caceresera bidean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu