Politika

Bezares ere Arabako ahaldun nagusi izateko hautagai

EAE-ANVren kideak gaur aurkeztu hautagaitza, eta "politika beste era batera" egin nahi du.

2007ko uztailaren 20a
14:01
Entzun
Hilaren 26an egingo dute Arabako Batzar Nagusietan ahaldun nagusia hautatzeko batzarra, eta gaur beste hautagai bat aurkeztu da: Aitor Bezares EAE-ANVren kidea. PP, PSE-EE eta EAJren aldean "politika beste era batera" egin nahi duela adierazi du. Javier de Andresek (PP), Txarli Prietok (PSE-EE) eta Xabier Agirrek (EAJ) ere aurkeztua dute hautagaitza.

Bezaresen ustez, hiru alderdiok "poltrona bete nahi dute negozioa egiteko", baina "prest" azaldu da "edukiez" hitz egiteko. Orain arte inorekin ez dutela hitz egin esan du Bezaresek.

EAE-ANVk lau batzarkide lortu zituen maiatzeko foru hauteskundeetan Araban. Barruti bakarrean zen legezkoa.

Prietok gaur berretsi egin du PSE-EEk ez diola beste inori bozkatuko, eta PPren botoak espero dituela ahaldun nagusi izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.