Harremanetarako Nazioarteko Taldea Bilbon izango da datorren astean, ostegun eta ostiralean. Taldea alderdi guztiekin elkartzen saiatuko da, PP ezin ezik, gerora alderdi guztiak bilduko litukeen bilera bat antolatzeko asmoz.
Urriaren 17an Euskal Herriko gatazkaren konponbidea bultzatzeko Aieten egin zen Nazioarteko Konferentziaren garrantzia ikusirik, bide horri jarraipena ematea erabaki zuen Harremanetarako Nazioarteko Taldeak. Gatazken konponbideen aditu Brian Currin hegoafrikarraren taldea Londresen batzartu zen Abenduaren 6an, eta jakinarazi zuen Aieteko Adierazpenari segimendua egiteko taldea osatzeko asmoa duela.