Sanferminak

Bi adarkatu, entzierro arriskutsu batean

Santo Domingo aldapan zezen batek hainbat korrikalari harrapatu ditu. Bideoa: aldaparen igoera (La1). [youtube]http://youtu.be/G6KPbFpnL-M[/youtube]

2014ko uztailaren 10a
07:28
Entzun

Hasieran, gorabehera dezente izan dira sanferminetako laugarren entzierroan. Garcigrande ganadutegiko (Salamanca, Espainia) zezenetako batek aurrea hartu du, eta hainbat korrikalari harrapatu ditu lehen berrehun metroetan. Hasierako tarte horretan izandako gorabeheren ondotik, ordea, ez da aparteko arazorik izan. Bukaeran, zezen plazako sarreratik gertu, hainbat lagun erori dira, baina ez da larriki zauritutakorik.

Gurutze Gorriak 56 lagun artatu ditu guztira, eta zazpi lagun eraman dituzte erietxera, horietako bi adarkadengatik —Santo Domingoko aldapan harrapatu dituzte—. Adarkatuetako batek 46 urte ditu, Iruñekoa da, eta eskuin hankan du adarkada. Bestea ere nafarra da, Berriozarkoa; 34 urte ditu eta ezker hankan zauritu dute. Bi horiekin batera, beste bost lagun ospitalera eraman dituzte, traumatismoengatik. 

Lehen aldia izan da Garcigrandekoentzat Iruñeko sanferminetan. Taldeak batera egin du ibilbidearen gehiengoa, baina bukaera aldera zezen bat atzerago geratu da, eta aurrekoak baino hamahiru segundo geroago heldu da zezen plazara.

Iraupenari dagokionez, bi minutu eta erdian egin dute ibilbidea gaurko zezenek. Aurreko hiru egunetako entzierroen artetik, bi entzierrotan osatu dute ibilbidea hiru minutuan baino gutxiagoan; bestea, berriz, atzokoa, orain arteko luzeena izan zen, hiru minutu eta 22 segundorekin. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.