17 urteko bi mutiko atxilotu zituen atzo arratsaldean Ertzaintzak Deban (Gipuzkoa), Mendaron autoa lapurtzea egotzita.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, atzo arratsaldeko seiak aldera N-634 errepidean Deba eta Elgoibar artean, Sasiola parean, beren artxiboetan lapurtutakoen artean ageri zen auto batekin gurutzatu zen Ertzaintzako patruila bat. Ohartu, eta autoari atzetik segitu zioten, Debara arte. Han, Arakistain plaza pareko semaforoan auto gerarazi zuten, eta arratsalde horretan bertan Mendaron lapurtutako ibilgailu bat zela ikusi zuten. Ondorioz, barruan zihoazen bi lagunak, 17 urteko bi mutiko, atxilotu egin zituzten.
Gizartea
Bi adingabe atxilotu dituzte Deban, auto bat lapurtzea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu