Otxarkoagako hilketak

Bi adingabe atxilotu dituzte Otxarkoagako hilketekin lotuta

Balmasedan 14 urteko gazte bat atzeman dute,; handik ordu gutxira, beste bat bere kabuz joan da polizia etxera.

Otxarkoagako hilketak salatzeko elkarretaratzea. ARITZ LOIOLA, ARGAZKI PRESS
2018ko urtarrilaren 21a
20:35
Entzun

Datozen orduetan adingabeentzako fiskaltzaren esku geratuko dira Otxarkoagako hilketekin lotutako bi adingabeak (zenbait iturriren arabera, 14 urteko bi gazte). Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, eguerdian atxilotu dute adingabeetako bat, Balmasedan, eta bestea Bilbon atzeman dute. 

Joan den ostegunean, etxean hilda aurkitu zituzten 87 urteko senar-emazte batzuk, indarkeria zantzuak zituztela. Bikotearen semeak deitu zuen larrialdi zerbitzuetara eguerdian; haien berririk ez, eta, etxera joan zenean, hilda aurkitu zituzten. Ertzaintzak lapurreta batekin lotu zuen hasieratik hilketa, eta hipotesi horrekin ari da lanean. 

Ostiralean, hilketa salatzeko elkarretaratzea egin zuten auzoan bertan, eta auzotarrek segurtasun neurriak eskatu zizkioten Bilboko Udalari. Juan Mari Aburto alkateak segurtasun plan berri bat aurkeztu die udaleko gainontzeko alderdiei; besteak beste, kaleko patruilak ugaritzea proposatu du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.