Bi adingabe zauritu dira sute baten ondorioz
IRUÑEA. Iruñeko Donibane auzoko etxe batek su hartu zuen astearte gauean, eta, sutearen ondorioz, bi adingabe zauritu ziren. Ospitalera eraman behar izan zituzten, kea arnastu zutelako. 23:55 aldera jaso zuten deia suhiltzaileek. Puyko Andre Mari karrikako etxe batean piztu zen sua. Bizilagunek eman zuten abisua. Udaltzaingoa ari da sutearen nondik norakoak ikertzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu