Bi adingaberi ustez sexu erasoak egiteagatik gizon bat atxilotu dute Iruñean

Erredakzioa
Iruñea
2011ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Pederastia delitua egotzita, 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Iruñeko Udaltzaingoak joan den igande goizean. Ustez 9 urteko bi ahizpari sexu erasoak egin dizkie.Iruñeko Adin Txikikoen Fiskaltzak hartu zuen auzia, eta epaileak espetxera bidali zuen, deklaratu ondoren.

Ustezko erasoak larunbat gauean gertatu ziren. Gizonezkoa etxe batera joan zen, jai batera gonbidatu zutelako. Han zegoela, ustez etxejabeen bi alabei eraso egin zien. Igandean jo zuten polizia etxera, alabetako batek jasandako erasoa salatzeko. Astelehenean biktimen amak berriz jo zuen polizia etxera, beste alabak ere antzeko erasoa pairatu zuen susmoa zutela esanez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.