«Sortu ez da inoren eta ezeren pantaila. Ez luke zentzurik edukiko hala izateak. Izan ere, ildo politiko berriak iraganarekin apurtu du, legez kanporatzeak eragin zituen elementu nagusiari dagokionean. Indarkeriarekin apurtzen da, eta ez 'inperatibo legala' delako, baizik eta hausnarketa prozesua egon delako»
«Sorturen estatutuek ETAren indarkeria gaitzesten dutela kontuan hartuta Sortu ETAren menpekoa dela esateak ez dauka logikarik. Logikak ezin dio eutsi halako kontraesan handiari»
«Sorturen legalizazioa bakerako ekarpena izango da. Sorturen estatutuak erreminta eraginkorra dira Euskal Herrian indarkeriaren aroa behin betirako ixteko. Indarkeriarik gabeko etorkizuna eraikitzeko ezinbesteko osagaia da Sortu. Gure konpromisoa enfrentamendua hitzarekin ordezkatzea da, eta izango da»
«Ez da posible ezker abertzalearen alderdi bat sortzea ezker abertzaleko jenderik gabe»
«Sortuko kideak indarkeriaren kontra konprometituta daude, eta kontrol eta zigor sisteman dauzka alderdiak»
«Lege iruzurra eta zuzenbidearen abusua egin nahian ari da Sortu. [...] Itxuren arabera legalitatearen kanonak betetzen ditu alderdi berriak, baina materialki ez ditu betetzen legearen kanon horiek»
«ETA erakunde terroristaren jarrera garrantzitsua da. Su-etenaren komunikatua eman zuen arte Sortu alderdia ez zen aurkeztu.Ez gara agertoki berri batez ari. Oraindik ETA zein Batasunaren asmoei lotuta dagoen zerbaitez ari gara»
«Sektore politikoaren eta militarraren artean aurrez aurrekoa gertatzen ari dela irudikatu nahian ari dira komunikabideetan eta beste foro batzuetan, baina ez da sinesgarria desadostasun horiek hilabete batzuetan konpondu izana, eta ezker abertzale guztia Sorturen inguruan batzea, inolako desadostasunik gabe»
«Sortu goitik beheraino xaboiz eginda dago, baina xaboiarekin bakarrik, eta urik gabe, ez dago garbitasunik. ETAk ez dio ura erabiltzen uzten Sorturi, eta beraz, xaboia eman eta eman ari da, garbitu nahian, baina alferrik»
Bi aldeen argudioak. IÑIGO IRUIN. ANTONIO NARVAEZ. MANUEL RIVERO. Sorturen abokatua. Fiskala. Estatuaren abokatua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu