Ortuellako etxebizitza batean leherketa izan da bart, eta bertan bizi diren 82 urteko gizonezko bat eta 88ko emakumezko bat zauritu egin dira. Erietxera eraman dituzte, kea arnasteagatik. Anai-arrebak dira.
Gauerdian izan da eztanda, Losinas auzoan, ustez gas isuriaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Bi solairuko etxe batean bizi dira haiek, eta aurrenekoan izan da ezbeharra.
gizartea
Bi anai-arreba zauritu dira Ortuellan, euren etxean leherketa izan ostean
82 urteko gizonezko bat eta 88ko emakumezko bat erietxera eraman dituzte, kea arnasteagatik. Ustez gas isuriak eragin du eztanda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu