Goizaldeko hiruak alde jaso du Ertzaintzak istiluak gertatu diren pubeko arduradunetako baten abisua: hain zuzen ere, bi pertsona bezeroak pistola batekin mahatxatzen ari zirela esan die, eta, halaber, txikizioak egiten ari zirela aretoan.
Segituan joan dira ertzainak pubera, baina, ordurako, istiluka ibili diren bi lagunak alde eginda zeuden. Inguruetan zeletan ibili eta gero, pubeko lekukoek emandako deskripzioarekin bat zetozen bi lagun atzeman dituzte, eta miatzean, pistola simulatu bat aurkitu diete. Atxilotu egin dituzte biak. Zehazki, M.M.S. eta E.M.S. anaiak dira, Hernanikoak, eta 29 urte dituzte biek.
Gertakaria
Bi anaia atxilotu dituzte Andoainen, pistola simulatu batekin mehatxuak egiteagatik
Bi anaia atxilotu ditu Ertzaintzak bart goizaldean Andoainen (Gipuzkoa), hango pub bateko bezeroak simulatutako pistola batekin mehatxatzeagatik eta aretoan hainbat txikizio egiteagatik. Hernanikoak (Gipuzkoa) dira atxilotutako anaiak, eta Ertzaintzaren esku daude epailearen aurrean deklaratu zain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu