alakrana auzia

Bi aste barru epaitu ditzakete Espainian espetxeratuta dauden ustezko bi bahitzaileak

Santiago Pedraz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak erabaki du kasua auzitara eramatea. 'Alakrana' atunontziaren bi bahitzaile horiei legez kanpoko 36 bahiketa delitu eta indarkeria eta armak erabilita lapurreta egiteko delitua egotzi dizkie.

2009ko azaroaren 16a
16:52
Entzun
Espainian kartzelaratuak dauden Alakrana Bermeoko atunontziaren (Bizkaia) ustezko bi bahitzaileak auzitara eramango dituzte Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz eta epaiketa bi aste barru hasi daiteke.

Auzitegi Nazionaleko magistratuak erabaki hori fiskaltzaren eskariari kasu eginez hartu du. Abdu Willy eta Raageggesey Adji Haman piratei legez kanpoko 36 bahiketa delitu -eskifaikide bakoitzeko bat- eta indarkeria eta armak erabilita lapurreta egiteko delitua egotzi dizkie. Leporatzen zaizkien kargu horiengatik sei urte baino gutxiagoko zigorra jaso dezakete bi bahitzaileek eta Atzerritarren Legea aplikatzen bazaie, Somaliara itzuliko dituzte.

Alakrana itsasontziak 40 egun baino gehiago daramatza Somaliako uretan piraten esku bahituta. 36 kidek osatzen dute tripulazioa, eta zazpi euskal herritarrak dira. Bahitzaileek atunontzia aske uzteko baldintza bezala, Espainian dauden bi piratak libre uzteko eskatzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.