Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen herenegun, bikotekideei eraso egin zietelakoan. Bata Gasteizen, 53 urtekoa. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, gizonak jo egin zion bikotekideari, eta, horrez gain, leihotik botatzeko mehatxua egin. Bizilagun batek eman zion abisua Poliziari, eta biktimak baieztatu egin zien erasoa. Irunen (Gipuzkoa) atzeman zuten beste erasotzailea. 24 urteko gizon batek ustez eraso egin zion bikotekideari, baita hari laguntzera joandako beste bi pertsonari ere.
Genero indarkeriari lotuta, bestalde, ikastaroak jasoko dituzte gaurtik aurrera 700 ertzainek. Eusko Jaurlaritzak antolatu ditu ikastaroak; genero indarkeria jasaten duten emakume etorkinei lagundu ahal izateko prestakuntza eskainiko zaie poliziei.
Bi atxilotu, bikotekideei eraso egin dietelakoan
Genero indarkeriaren inguruan trebatzeko ikastaroak jasoko dituzte 700 ertzainek gaurtik aurrera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu