sexu erasoak

Bi atxilotu Gasteizen eta salaketa bat Sestaon, sexu erasoak egiteagatik

Sestaoko Udalak (Bizkaia) erasoa gaitzetsi eta elkarretaratzea deitu du. Gasteizko atxilotuek hemeretzi eta 22 urte dituzte; biktimak, berriz, adingabeak dira.

Sexu erasoen aurkako mobilizazioa Bilbon. MARISOL RAMIREZ, ARGAZKI PRESS
2017ko abuztuaren 28a
08:14
Entzun

Sestaoko Udalak adierazpen baten bidez jakinarazi du pasa den ostiralean sexu eraso bat gertatu zela Bizkaiko herri horretan. Elkarretaratzea deitu dute asteartean, Kasko plazan, eta herritarrak bertaratzera animatu dituzte.

Gasteizen, berriz, bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bi neska adingaberi sexu erasoak egitea egotzita.

Igandean, gaueko hamarrak aldera, Ertzaintzak erasoaren berri izan zuen telefono bidez. Partikular batek adierazi zien bi neska zeudela parke batean, sexu erasoak jasan zituztela ziotenak.

Ertzain talde bat parkera bertaratu zen. Emakumeek kontatu zutenaren arabera, erasoak Zaramaga auzoko etxebizitza batean gertatu ziren; bi gizonek gonbidatuta joan ziren bertara.

Salaketan adierazi dutenez, etxera iritsi zirenean, bi gizonak ukituak egiten hasi zitzaizkieten, nahiz eta beraiek ez egiteko esan. Egoera horren aurrean, bi emakumeek etxebizitzatik alde egin zuten.

Biktimak ospitalera eraman zituzten, artatuak izan zitezen. Gauerdia baino lehenago, poliziak bi gizonezkoak identifikatu eta atxilotu egin zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.