Gizartea

Bi atxilotu izan dira ustez sutea eragiteagatik Iruñean

Hilerri ondoan izan da sutea. Helikopteroak San Jorge Kirol Hiriko igerilekuetako urez baliatu dira sugarrak itzaltzeko. Ez da zauriturik izan. 

2013ko abuztuaren 10a
18:54
Entzun

Iruñeko udaltzaingoak bi pertsona atxilotu ditu ustez sute bat pizteagatik gaur eguerdian Iruñeko hilerri ondoan. Atxilotuek 36 eta 41 urte dituzte, eta poliziak azaldu duenez, San Jorgeko Kirol Hiriko langileen elkarlanari esker lortu dituzte atzematea.

Sutea eguerdiko hamabiak inguru hasi da, baina ordu bete pasatzerako bertara gerturatutako suhiltzaile eta helikopteroek kontrolpean izan dute. Helikopteroak San Jorgeko igerilekuetako urez baliatu dira sugarrak amatatzeko. Ez da zauriturik izan, eta kearen eraginez etxeetatik atera behar izan diren bizilagunek beraien etxeetara bueltatzea izan dute. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.