Unai Pascual

«Bi aukera daude: XX. mendeko formulekin erantzutea, edo itun berde batekin aurrera egitea»

Munduaren krisi askotarikoen «nahasketa» bat ikusten du Unai Pascualek koronabirusak eragindako osasun larrialdi honetan. Horren atzean, ingurumen arrazoiak ikusten ditu, besteak beste, bioaniztasunaren galerak eragindako arazoengatik. Klima krisiarentzat aukera edo kaltea izan litekeelakoan dago.

inaki petxarroman
2020ko apirilaren 3a
15:30
Entzun

Unai Pascual BC3ko ikertzailea da, eta bioaniztasunaren galera ikertzeko NBEk duen IPBES gobernu arteko adituen taldeko kidea. Pascualek BERRIA telebistari azaldu dio nola eragin diezaiokeen COVID-19aren pandemiak klima larrialdiari. Arrisku bat ikusten du: herrialdeek ez ote dituzten berriro erregai fosilak erabiliko osasun krisiaren ondorengo atzeraldi ekonomikoari erantzuteko, «XX. mendeko formulak» baliatuz hazkunde ekonomikoa erdiesteko. Beste aukera da mundu mailako itun berde batekin erantzutea, energia iturri berriztagarrien aldeko apustua eginez. Azken formula horren indargune nagusia Europan bada ere, aitortu du bertan ere ez dela erraza izango horren aldeko apustua berrestea, hainbat herrialde aurka baitaude.

Ohartarazi du bioaniztasunaren galera arazo larria dela, eta zerikusi zuzena duela pandemiaren jatorriarekin. Izan ere, adituek uste dute saguzarretatik gizakiengana igaro dela gaitza. Gizartea esparruak kentzen ari zaizkio «basa bizitzari», eta, ondorioz, halako kontaktuak izateko arriskua areagotzen ari da, Pascualen iritziz. Aurrerantzean natur ekosistemak babesteko beharra azpimarratu du. Hemen duzu elkarrizketa, osorik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.