Gizartea

Bi auto erre dituztelakoan bi lagun atzeman ditu Ertzaintzak, Bilbon

2008ko apirilaren 29a
18:28
Entzun
Ertzaintzak gizonezko bi atxilotu zituen igandean Bilbon, hilaren 12an Bolueta auzoan aparkatuta zegoen auto bat erretzea leporatuta. Suak aparkatuta zegoen beste ibilgailu bat ere kiskali zuen, eta ondoan zeuden beste bik ere kalteak izan zituzten.

Ertzainen arabera, bi gizonezko haiek igande goizean Telleria auzoan zegoen auto baten barrura sartu ziren eta, "bola bat manipulatu ondoren", ibilgailua sutan hasi zen. "Biek azkar aldegin zuten bertatik, beste ibilgailu batean".

Ikerketa hasi zuen orduan Ertzaintzak eta sua piztu zuten ustezko egileak identifikatu ahal izan zituen. Igande arratsaldean haien autoa topatu zuen, Gartzia Salazar kalean, eta gidaria (A.P.J., 19 urte) atxilotu zuen. Ondoren, haren aita (E.P.D., 43 urte) atzeman zuen.

Ertzaintzak ikerketa zabalik du, gertakariak kontu garbiketa batek eragin dituen argitzeko asmoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.