Bizkaian bi sute izan dira bart. Lehendabizikoa, 00:30 inguruan piztu da Zeberioko baserri batean. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, garrek erabat hartu dute eraikina eta guztiz kiskali dute. Nolanahi ere, ez zegoen inor barruan, eta, beraz, ez da inor zauritu.
Goizaldeko 06:40 inguruan, berriz, Zamudioko Aramoltza auzoko baserri batek hartu du su. Emakumezko bat zegoen barruan, baina inolako minik hartu gabe ateratzea lortu du. Aldiz, etxeak kalte handiak ditu, batik bat, teilatuan.
Ezbeharrak
Bi baserri erre dira Zeberion eta Zamudion
Suak kalte handiak eragin ditu eraikin bietan, baina inor ez da zauritu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu