Kea arnastu dute bost lagun horiek, eta Donostia Ospitalean ingresatu behar izan dituzte. Pasai Antxoko (Gipuzkoa) Oarso kaleko etxebizitza batean piztu da sutea, eta, badaezpada, eraikin guztia hustu behar izan dute.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako azalpenen arabera, goieko 05:10 aldera sua piztu da Oarso kaleko 13. atariko seigarren pisuko etxebizitza batean. Ondorioz, etxean bizi ziren bi lagunak balkoira atera dira, garretatik ihesi, eta han harrapatuta geratu dira.
Hiru ertzainek atera dituzte balkoi horretatik, baina, azkenean, bost lagun horiek -bizilagun biak eta hiru ertzainak- kea arnastu eta zauritu egin dira. Donostia Ospitalean ingresatu dituzte bostak.
Badaezpada etxebizitza eraikin guztia hustu dute, baina garrek sutea hasi den etxebizitza baino ez dute kaltetu. Ordubeteren buruan, beren etxeetara itzuli ahal izan dute gainerako bizilagunek.
Gizartea
Bi bizilagun eta hiru ertzain zauritu dira sute batean, Pasaian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu