Bi bizkaitar hil dira auto istripu batean, Maroko hegoaldean

30 bat urteko Algortako neska gazteak zihoazen autoa bidetik irten, eta zuhaitz bat jo zuten, Safi eta Essaouira artean

Erredakzioa
2008ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun
Algortako (Bizkaia) bi neska gazte hil ziren herenegun Marokon gertatutako auto istripuan. Gendarmeriak eman duen informazioaren arabera, ezbeharra Essaouira eta Safi arteko errepidean gertatu zen, herrialdeko hego-mendebaleko kostaldean, eguerdi partean. Euskal herritarrak zihoazen autoa bidetik irten, eta zuhaitz bat jo ondoren irauli egin zela jakinarazi zuten Poliziaren iturriek. Hil ziren bi gazteekin batera zihoan beste neska bat arin zauritu zen,eta hark emandako testigantzan oinarrituta jakin du Gendarmeriak istripua zelan gertatu zen.

Poliziak ez zuen informazio gehiagorik eman, eta bakarrik jakinarazi zuen hildakoak 30 urte inguruko emakumeak direla, eta istripua gertatu eta gero gorpuak Essaouirako ospitalera eraman zituztela. Hildakoak Euskal Herriratzeko tramiteak hasi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.