Bi gazte bizkaitar hil ziren atzo Bolivian, auto istripu batean, Uyuniko gatzagan egunsentia ikustetik itzultzen ari zirela. UyuniWeb-ek adierazi duenez, bi gazteak beste lau turistarekin batera zihoazen jeep batean.
Autoa irauli egin zen eremu harritsu batean. Bizkaitarrak kolpearen ondorioz zendu ziren, baina beste lau bidaiariek zauri arinak besterik ez zuten pairatu.
Goizeko zortziak aldera gertatu zen, baina Polizia ezin izan zen bertara heldu hamaikak arte; izan ere, eremu horretan ez dago telefono seinale handirik, eta zaila izan zen Poliziarekin hitz egitea. Oraindik ez dute aurkitu istripuaren arrazoirik.