Burgosko Merindad de Montija herrian (Espainia) bi bizkaitar hil ziren atzo, N-629 errepidean, moto istripuz.
Lehen hipotesiaren arabera, motoaren kontrola galdu zuen gidariak, eta istripua izan zuten. Gizonezkoa zen gidaria, eta ibaira erori zen. Emakumezkoa, berriz, errepidean gelditu zen, konortea galduta.
Larrialdi zerbitzuek 21:00ak aldera jaso zuten deia, esanez moto batek istripua izan zuela, gidaria Trueba ibaira erori zela eta beste bidaiaria errepidean zegoela.
Guardia Zibila, suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak istripuaren tokira joan ziren, eta biak hilda zeudela ikusi zuten.