Atxiloketak

Bi bizkaitar kartzelara bidali ditu Garzonek, haiek auzitegian euren kabuz agertu ondoren

Duela hilabete Getxon eta Berangon egindako operazioan bien bila aritu zen Espainiako Polizia. Juan Bautista Galdiz eta Gorka Oribe Lekube dira epaileak espetxeratutakoak. Jon Rosales bermepean aske utzi du.

2007ko azaroaren 22a
16:23
Entzun
Getxon eta Berangon (Bizkaia) orain dela hilabete egindako polizia operazioa dela-eta, gaur hiru lagun euren kabuz azaldu dira Madrilen Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta Baltasar Garzon epaileak haietatik bi kartzelara bidali ditu, Soto del Realera (Espainia): Juan Bautista Galdiz eta Gorka Oribe Lekube. Ustez kale erasoak egiteagatik sei gazte atzeman zituen Poliziak urriaren 17an.

Jon Rosales da aurkeztu den bestea, eta sei mila euroko bermepean libre utzi du Garzonek. Horrez gain, Espainiako Estatutik ateratzeko debekua jarri dio, eta maiztasun batez epaitegira sinatzera joan beharko du.

Bizkaiko operazio hartan Espainiako Polizia hiru lagun horien bila aritu zen, haien etxera joanda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.