Bonba-mehatxuak

Bi bonba-mehatxu faltsu izan dira bart gauean Durangon

Bi bonba-mehatxu faltsu izan dira bart gauean Durangon (Bizkaia). Atzo gaueko hamarrak hamar gutxi aldera 'El Correo' egunkarian dei bat jaso zuten ETAren izenean, Durangoko Magdalena plazan Euskatelek duen enpresaren aurrean auto-bonba bat jarrita zegoela esanez. Hortik denbora batera beste dei bat jaso zuten 'Deia' egunkarian, Durangoko batzokiaren inguruetan auto-bonba bat jarrita zegoela iragarriz. Ertzaintzak bi inguru horiek hesitu zituen, eta bi bonba-mehatxuak faltsuak zirela baieztatu ondoren hesi polizialak altxatu zituzten.

2003ko abuztuaren 8a
11:53
Entzun
Lehen hesi poliziala hamabiak eta laurden inguruan altxatu zuten ertzainek. Herrizainso sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak Durangoko Magdalena kalea hesitu zuen eta inguruko etxebizitzeko bizilagunak kalera atera eta gero, ustezko auto-bonban lehergailurik ez zegoela baieztatu zuren artezilariek.

Bigarren hesia, berriz, goizaldeko ordubatak eta hogei minututan altxatu zuen Ertzaintzak. Duramgo Batzokian inguru guztia hesitu zuten, eta inguru horretan auto-bonbarik ez zegoela sumatu ondoren, mehatxu faltsu bat zela ohartu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.