Baionako jaien balantzea iluna da aurten ere: bi emakumek jarri dute salaketa, ostireletik larunbaterako gauean bortxatuak izateagatik. Salaketa jarri duten emakumeetako bat adingabea da, 17 urte ditu.
Hirugarren salaketa bat ere izan da, larunbatetik iganderako gauari dagokio kasu honetan. Hala ere, jarri duenak atzera botatzea erabaki du.
Una hauetan, Polizia gertaerak ikertzen ari da.