Bart gertatu da ezbeharra: 22:18 aldera jazo da, eta bi autoek aurrez aurre egin dute talka N-111 errepideko 84. kilometroan, Viana (Nafarroa) inguruan. Talkaren eraginez, bi ibilgailuetako bidaiariak hil dira, emakumeak biak ala biak.
Istripuaren tokira gerturatu ziren larrialdietako langileek emakume bakar baten heriotza baieztatu zuten lehenbizi, eta bigarrena larri zegoela adierazi zuten. Azkenean, baina, bigarrena ere hil egin da.
LABek zehaztu du bi emakumeetako bat Vianako Mondelez lantegiko langilea zela eta lanetik etxerako bidean, in itinere, izan zuela istripua.