Iruñean bizi zen bata, eta Carcarren bestea, Cambrilseko Udalak (Katalunia) adierazi duenez. Oporrak pasatzera joanak ziren senide baten etxera. Arratsaldeko bostak aldera gertatu zen ezbeharra, atzo.
Emakumeetako bat istripuaren unean hil zen. Bigarrena, aldiz, Tarragonako Joan XXII ospitalera eraman zuten ezbeharra gertatu eta segituan, baina ordu gutxi barru hil zen.
Gertakariaren arrazoiak ikertzen ari da polizia. Autoaren gidariak alkoholemia probetan negatiboa eman duela zehaztu dute oraingoz.