Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, bi emakume zauritu egin dira auto istripuan, N-1 errepidean, Andoianen (Gipuzkoa). 16:20ean gertatu da ezbeharra, eta bi zaurituak Donostiako Ospitalera eraman behar izan dituzte.
Eskuineko bidea oztopatzen zuela geratu da autoa, eta horrek sei kilometrotako ilarak eragin ditu. 18:40erako irekita zegoen errepidea.
Kamioi bat irauli egin da Armiñongo (Araba) ordaintokian, baina ez da zauriturik izan. Bi bide moztu behar izan dituzte, eta 19:00etan oraindik arazoak zeuden errepidean.
Istripua
Bi emakume zauritu dira Andoainen auto istripuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu