Indarkeria matxista

Bi emakumeak jipoitu eta hil zituela aitortu du Aguilarrek

Ada Otuya eta Jenny Rebollo hil zituela onartu du Juan Carlos Aguilarrek. Hori horrela, testigantza eta frogen zerrenda txikitu dute akusazioek. Familien abokatuen ustez zigorra txikiagoa izan dadin onartu ditu hilketak. Bukatu da gaurko saioa; astelehenean jarraituko du.

Ada Otuyaren lagunek elkarretaratzea egin dute. ARGAZKI PRESS
Ainhoa Larrabe Arnaiz-Maite Asensio Lozano
2015eko apirilaren 17a
11:30
Entzun

Ada Otuya eta Jenny Rebollo jipoitu eta hil egin zituela aitortu du Juan Carlos Aguilarrek. Ez ditu akusazioaren galderak erantzun, eta gaurkoz bukatu da auzi saioa. Astelehenean ekingo diote berriro. Akusatuak akusazioa onartu duenez, testigantza eta frogen zerrenda txikitu egin dute.

Familien abokatuen ustez, zigorra txikiagoa izan dadin onartu ditu hilketak. Akusazio gisa esku hartu duen Clara Campoamor elkarteak azpimarratu du hilketak basakeriaz egin zituela frogatzea izango dutela helburu. Bederatzi laguneko zinpeko epaimahaiak epaituko du. 

2013ko maiatz eta ekainean Maureen Ada Otuya eta Jenny Sofia Rebollo hiltzea leporatuta, 40 urteko espetxe zigorra eskatu du fiskaltzak Juan Carlos Aguilarrentzat. Bi emakumeak hil izana aitortu zuen akusatuak atxilotu zutenean, eta ez du bertsioa aldatu bi urteotan. Ondorioz, basakeriaz jardun zuen ala ez ebaztea giltzarri izango da zigorra zehazteko: Aguilarrek ukatu egin du hala jokatu zuela, baina frogek kontrako bidean joko dute.

Ikusmin handia

Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidenteak ondoko oharra egin die epaiketaren berri ematen ari diren komunikabideei: "Ez ditzagun emakumeak biktima bikoitz bilakatu". Izan ere, ehundik gora kazetari izan dira epaiketan horren berri ematen.

Epaitegiaren kanpoaldean, elkarretaratzea egin dute Ada Otuyaren lagunek. "Justizia" eskatu dute dozenaka lagunek. Jenny Rebolloren familiaren abokatu Jorge Garcia Gascok espero du akusatuak hilketak egin izana berrestea eta bakoitzarengatik 15 urteko kartzela ezartzea. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.