INDARKERIA MATXISTA

Bi emakumeren aurkako sexu erasoak salatu ditu Durangoko Udalak

Larunbat goizaldean gertatu ziren erasoak. Aurten, azarora bitartean, ia 4.000 salaketa ipini dira Hego Euskal Herrian.

Sexu eraso bat salatzeko elkarretaratzea, uztailean, Iruñean. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
2015eko abenduaren 9a
12:48
Entzun

Durangoko Udaleko Berdintasun Batzordeak eman du erasoen berri, eta horien "eta emakumeen aurkako edozein indarkeriaren" aurrean arbuioa adierazi du. Halaber, biktimei babesa adierazi die, udalaren "baliabide guztiak" eskaintzearekin batera. Udalak dei egin die herritarrei Andre Mari elizaren atarian ostegunero Plataforma Feministak antolatzen duen elkarretaratzera joan daitezen.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, bere aldetik, eraso bakarraren berri eman du. Ukituak jasan dituela-eta, salaketa aurkeztu du emakumeetako batek ertzain-etxean.

Azken urteetan haziz joan da genero indarkeriari lotutako salaketen kopurua. Aurten, azarora bitartean, ia 4.000 ipini dira Hego Euskal Herrian. Asteburuan bertan, Gasteizen izandako sute bat ikertzen ari dira, indarkeria matxistarekin zerikusia duelakoan. Arabako hiriburuan bertan, iazko urtearekin alderatuta, %21 egin dute gora, hiriburuko alkate Gorka Urtaranek emandako datuen arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.