Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, igande goizaldean izan ziren bi erasoak. Emakume batek Ertzaintzaren aurrean salatu zuen bikotekide ohiak sexu erasoa egin ziola, eta Poliziak atxilotu egin du bikotekide ohia —gizonezkoa—.
Gainera, beste emakume batek salatu du sexu erasoa egin ziotela igande goizaldean Bilbon, eta gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza.