Errepide istripu larria gertatu da bart gaueanGI-2132 errepidean, Astigarraga (Gipuzkoa) parean: bi autok -Renault Clio batek eta Citroen Saxo batek- elkar jo zuten 22:30ak aldera, parez pare. Ondorioz, MB.G.A. 66 urteko emakumezkoa, Errenteriko (Gipuzkoa) bizilaguna, hil egin zen. Beste hiru lagun -F.G.M. 55 urteko gizonezkoa, Urnietako (Gipuzkoa) bizilaguna; J.V.H. emakumezkoa; eta P.Z.E. 65 urteko gizonezkoa, Errenterikoa- larri zauritu dira.
Biktimetako batzuk autoen hondakinen artean harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Pertsona horiek atera eta errepidea garbitu bitartean errepidea erabat moztuta egon zen, eta auto ilarak sotu ziren.
Gaur goizean, 10:40 aldera, berriz, furgoneta bat bidetik atera eta irauli egin da AP-68 autobidan, Arrigorriaga (Bizkaia) parean. Bi lagun zihozen ibilgailuan, eta horietako bat, emakumezko bat, zanpatu egin du iraultzean. Segituan hil da emakumezko hori.
Errepideak
Bi emakumezko hil dira bi trafiko istriputan
Bi ezbehar larri gertatu dira azken orduetan: bart gauean emakumezko bat hil da GI-2132 errepidean, Astigarraga (Gipuzkoa) parean. Gaur goizean beste bat AP-68an, Arrigorriaga (Bizkaia) parean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu