62 urteko emakumezko bat hilik aurkitu zuten atzo arratsaldean Baionan, Aturri ibaian, kazeta.info-k dioenez. Nonbait, bere txakurrarekin ibai ertzean paseoan zebilen, txakurra ibaira erori zitzaion, emakumezkoa uretan sartu zen eta hantxe zendu zen.
Angelun (Lapurdi) beste emakumezko bat aurkitu zuten atzo hilda, 70 urtekoa. Bi-hiru egunez desagertuta zegoen eta haren gorpua Cavaliers hondartzan topatu zuten.
Gizartea
Bi emakumezko hilda topatu dituzte Baionan eta Angelun
Bat Aturri ibaian aurkitu dute eta bestea Cavaliers hondartzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu