Espainiako Poliziak gizonezko bat atxilotu du Gasteizen, Madrilen bi enpresariren bahiketarekin zerikusia duelakoan. Kasu berarekin lotuta beste zortzi lagun atzeman dituzte: zazpi aurreko asteetan (Portugalen eta Espainian) eta beste bat gaur, Lleidan (Herrialde Katalanak).
Bi enpresariak Madrilen eta Coruñan (Galizia) eduki zuten bahituta, Poliziaren arabera. Bahitzaileek 11 milioi euro eskatu zituzten bien askatasunagatik, baina haietako bat bost egunera utzi zuten libre. Handik hamarrera bestea askatu zuen Portugalgo Poliziak.
Espainiako poliziek ikerketarekin segitu zuten, eta Gasteizen gizonezko bat atzeman dute.
Gizartea
Bi enpresari bahitzea egotzita gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu