Ezezagun batzuek Eusko Trenen katenariaren kontrako bi eraso egin dituzte gaur Galdakaon (Bizkaia) eta Bilbon -Atxuriko geltokian-, eta, eraso horien ondorioz, Bilbo eta Donostia arteko tren zerbitzua eten egin behar izan dute Eusko Treneko arduraunek. Autobusak ipini dituzte, eta tren zerbitzua 14:00etan jarri dute martxan berriro.
Eusko Trenek eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi dutenez, goizean goiz egin dituzte erasoak. Galdakaon katenaria moztu egin dute, eta Bilbon kate bat bota dute eta horrek kalteak eragin ditu.
Jaurlaritzako Garraio Sailak salatu egin ditu bi ekintza horiek. "Milaka laguni eragotzi egin diote garraio zerbitzua".
Kale erasoak
Bi erasok Bilbo-Donostia tren zerbitzua eten dute
Galdakaon eta Bilbon Atxuri geltokian kantenarien kontra egin dute gaur. Zerbitzua 14:00etan jarri dute martxan berriro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu