Bi ereduren artean hautatu beharko dela dio Asironek
IRUÑEA. Joseba Asiron EH Bilduren Iruñeko alkategaiaren iritziz, datorren igandean hiriburuan «inposaketa ala bizikidetzaren» aldeko hautua egin beharko dute herritarrek. Duela lau urte emandako «aldaketa egonkortzeko» hitzordu «historikoa» izango dela dio Iruñeko egungo alkateak, eta bozetako mobilizazioa eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu