Antza denez polizia iturrien arabera, operazioa duela hilabete batzuk abiatu zen. Trapagarango (Bizkaia) prostituzio etxe baten inguruan jarri zen martxan eta atzo egin zituzten atxiloketak.
Iturri horiek azaldu dutenez, atzo arratsaldean 94.800 gramo 'speed' aurkitu zituzten eta lau lagun atxilotu zituzten. Bi ertzain eta Brasilgo bi emakume. Operazioa oraindik zabalik dago eta beharbada atxiloketa gehiago eta miaketa gehiago egingo dituzte.
Gainera, polizia iturriek jakinarazi dutenez, ertzainetako baten etxea ere miatu zuten Igorren (Bizkaia). Bertan, Guardia Zibilak bi gramo kokaina aurkitu zituen, besteak beste. Ikerketaren arabera, bigarren ertzainak zerikusia du Trapagarango prostituzio etxeko jarduerekin.
Bi ertzain atxilotu dituzte droga trafikoarekin lotura dutelakoan
Guardia Zibilak bi ertzain atxilotu ditu Bizkaian ustez droga trafikoarekin lotura dutelakoan. Bi ertzain horiekin batera bi emakume brasildar ere atxilotu zituzten eta operazioan 100 kilo 'speed' antzeman zizkieten; merkatuan ia 2,2 milioi euroko balioa izango lukeen materiala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu