Bart goizaldean bi ertzain arin zauritu dira Zarautzen (Gipuzkoa), norbaitzuk hamar bat edukiontziri su eman eta itzaltzen saiatzen ari zirela. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik agertu dutenez, ertzain horiek erredura arinak dituzte, batek beso batean eta besteak zango batean. Osasun zentroetara eraman dituzte artatzera.
Era berean, edukiontzien su-ematearekin zerikusia dutelakoan bi lagun identifikatu dituztela agertu du Herrizaingo Sailak. Goizeko bost eta erdiak inguruan gertatu dira istiluak. Festetan dira Zarautzen.
Istiluak
Bi ertzain zauritu dira Zarautzen, zenbait edukiontzitako sua itzaltzen saiatzen ari zirela
Erredura arinak dituzte. Norbaitzuk hamar bat zabor edukiontziri su eman diete bart goizaldean, Zarauzko jaietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu